Saltoka Jump

Etorri zure lagunekin eta familiarekin Saltoka Jump trampoline parkera, 50 ohe elastiko baino gehiagoz gozatzera, kirol egitera eta jauzi eta akrobazia dibertigarrietan saiatzera.


Eta gainera apar-gomazko igerilekua, zeharkatu beharreko Ninja zirkuitua eta gladiatore-borrokan aritzeko gunea.


Saltoka Jump, hasieratik bukaeraraino, pertsona guztiek gozatzeko dago diseinaturik, oroz gainetik alderdi guztietan erosotasuna eta seguritatea bermatu direla.


Saltoka Jump eraikitzeko erabili diren materialek indarrean dagoen eraikitzeko kode teknikoak eskatzen dituen araudia eta kalitatea betetzen dituzte.


Saltoka Jump ohe elastikoen parkearen erabiltzaileen seguritateaz arduratu da eta trampoline parkeak egiteko estandar zorrotzen arabera diseinatu eta eraiki da, ASTM F2970 eta noram Europea PAS 5000 arauen arabera, parkearen barnean seguritaterik eta kalitaterik gorena bermatuz.

Instalazioek dutena:

— Jauzika aritzeko gunea
— Kafetegi gunea, berokuntza duena
— Urtebetetzeak ospatzeko gunea
— Haur-aulkitxoak uzteko tokia
— Komunak, minusbaliatuendakoak ere bai
— Edoskitzeko eta haurrei xatarra aldatzeko gelaxka
— Musika eta argiak gunen arabera

Ezagutu Saltoka Jump

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies